2011ko uztailak 3 igandea, Vilaller (Lleida, Herrialde Katalanak), MENDI LASTERKETEN EUSKAL SELEKZIOA nesketan bigarren eta mutilletan txapeldun!! :-)
Hasieratik eskerrak selekzio honetako kide izateko aukera eman didatenei!! Nire lekua betetzeko, beste hainbat korrikalari badaude Euskal Herrian, beraz pribilegiatu bat sentitzen naiz ikurriñadun kamiseta soinean jantzita lasterketetan parte hartzeko aukera izatea gaitik!! Eta horretaz aparte, selekzio barruko kide guztiak ezagutu eta beraikein esperientzia mordoa elkarbanatzeko aukera ere ikaragarria, beraz eskerrikasko berriz ere!!
Vilallerreratz bidaia.
Uztaila 1 ostirala, arratsaldean irten giñen Lleidako herri txiki honetarantz Euskal Selekzioko kideok. Hasiera batean guztiok geunden deituak, 6 neska eta 8 mutil (Oihana Kortazar, Maite Maiora, Elena Calvillo, Ainhoa Jauregi, Nerea Amilibia, Oihana Azkorbebeitia, Jabi Olabarria, Fernando Etxegarai, Jokin Lizeaga, Oier Ariznabarreta, Iñigo Lasaga, Felipe Larrazabal, Aritz Kortabarria eta Joseba Plaza), baina azken uneko 3 baja izan genituen (Oihana A. eta Nerea Amilibia lesiotik irtetzen eta Aritz, aita izan berri...zorionak!! Korrikalariez gain 2 arduradun (Kepa Larrea eta Eneko Aliende) eta Elena, Maite, Oihana eta Enekoren familiak ere animatu ziren, beraz jende pilla edarra lagun giroan egun batzuk pasatzeko!!
Larunbata. Ibilbidea ikusi eta lasterketako aurkezpena.
Goizean goizetik gosaldu, arropak jantzi eta ibilbidea ikustera. 42km, 3000m-ko desnibel positiboa, 2900m-ko altuera maximoa Llauset mendiaren tontorrean, bista eta leku flipanteak...40´-45´ inguruko korrikaldia egin 2400m inguruan, eta gainontzeko eguna oso lasai.
Igandea. Lasterketa eguna. Espainiako txapelketa.
Predikzioak eguraldi txarra datorrela dio, eta altuera handietan "tormenta elektrikoa" delakoa agertzeko arriskua omen dago...antolakuntza atzera bota da eta azkenean ibilbide alternatiboa egingo omen da. 21km, 1300m-ko desnibel positiboa eta 2200m altuera maximoa. Niretzako pertsonalki berri oso ona, 42km egiteko ez baitnago prest, eta gutxiago 3000m-ko altuerara korrika igotzeko, beraz ni eta beste 2-3 lagun pozak zoratzen!!jeje.
Neskak 9.00: Oihana K. hasieratik bakarka txapeldun izateko asmoz topera irten eta lasterketa guztia bakarrik egin ostean lortu zuen!! Zorionak!! Gainontzekoak ere oso ondo, Maite 9, Elena 13. (beteranetan 3.) eta Ainhoa 17. Selekzio moduan bigarrenak, Katalunia eta Andaluziarren artean, beraz emaitza edarra.
Mutillak 9.30: Helburu bakarra, denon artean ahalik eta puntu gehien biltzea Selekzio moduan aurrean egoteko, eta egia esan guztiok nahiko pozik: Jabi 4, Fernando 7, Jokin 12, Oier 29, Iñigo 33, Joseba 36 (Felipel ez korritzea erabaki zuen lesio txiki bat medio, baina hara eta hona bere laguntza eskertu zen). Eta bai, selekzio moduan TXAPELDUNAK Aragoi eta Kataluniaren aurretik!!
Lasterketa ondorena.
Podiumera Espainiako txapeldun moduan igotzea ikaragarria!! Horrelako momentuak gutxitan bizitzen dira, beraz makina batzuekin taldean korritzeko aukera aprobetxatu eta difrutatzeko unea iritsi zen!! Argazki 1 edo 2 ikurriña eskuetan hartuta, bazkari edarra garaipena ospatzeko eta etxerantz buelta pozez gainezka.
Eskerrikasko berriz ere aukera hau eman didazuenoi!! Eskerrikasko egunero alboan launtzen zaudeten guztioi!! Eta eskerrikasko kanpotik galde, zoriondu eta animatzen nauzuen danoie ere!! Atzo Xalak zioena pixkat moldatuta, denen laguntza da garrantzitsua kirolean, baina ez bakarrik kirolean, bizitzan bertan ere bai!! :-)
PD1: Zorionak Kepa eta Eneko, eta eskerrikasko egunero egunero, borondatez, gu gaitik egiten duzuen lan guztia gaitik!!
PD2: Felipe eta Oier, Iñigo waka waka dantzatzen ikustea falta zait, beraz espero dut urrengoan ere aukera izango dugula!! ;-)
Edarra eizue!!!
ResponderSuprimirzorixonak talde guztixai, y en espceial, herriko txapeldunai!
Eskerrikasko Josuu!! Joe guay egonzan bai, baña esp de herriko txapeldune...azkena zeuk irabazi zule esango neuke asike... :-)
ResponderSuprimir